jueves, 3 de abril de 2014

GAUR GOMENDATZEN DIZUET:


BAKARNEK EZ DU LAGUNIK

  Bakarnek ia denetarik dauka:  gela bat berarentzat bakarrik, aita, ama, bi amona, hiru izeba, Edurne izeneko andereñoa... Baina ez hori bakarrik: bizikleta, irristailua, MP4a eta ikaragarri maite duen eta zaunkarik egiten ez duen Laika izeneko txakur bat ere badauzka. Hala ere, udako oporrak heltzen direnean oso bakarrik sentirzen da. Zergatik ote?

Hizkuntza: Euskara Batua.
EgileaSeve Calleja.
           Marrazkilaria: Aranzazu Calleja.
    Itzulpena: Joxan Ormazabal
Orrialdeak: 88.
Adina: 8 urtetik aurrera.
Argitaletxea: Ibaizabal


SEVE CALLEJA


Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra, Filosofia eta Letretan lizentziatua da. Literatur sortzaile emankor eta saritua ("Ignazio Aldekoa", "Lizardi"). eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. 
Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu  idatzi ditu. Bere lanak euskeraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira

ANIMATUKO ZARETE BERE LIBURUAK IRAKURTZEN?

LIBURU HAUEK AURKI DITZAKEZUE LIBURUTEGIAN:

10 urtetik aurrera



AINGERU GUARDAKOA, EZ IZAN GANORABAKOA.

Agapito ezizeneko mutila bere adineko beste edozein gazteren antzekoa izan liteke, baina bere bizitzako une guztiak anaia biki batekin partekatu behar ditu, eta naiak berak ez dituen gaitasunak dauzka. Agapitok susmoa du anaia koldo aingeru guardakoa dela benetan, batez ere Koldo desagertu eta dena okertzen hasten zaionetik.





     
IXU, HORTZIK GABEKO MARRAZOA

Potolok, lotsati eta bakartiak, lagun berri bat aurkitu zuen itsasertzeko harkaitz artean: Ixu marrazoa. Lehenengotik ez zion inori esan, sekretupean gorde zuen; baina gero bere laguntaldekoei kontatu behar izan zien dena. Handik aurrera denak batera saiatu ziren marrazoari laguntzen, akuarimgo kaiola batean preso sartu baitzuen itsasgizon batzuek. Eta halako batean inork espero ez zuna gertatu zen pototorekin...





HAMSTER BI KAIOLA BATEN BARRUAN

Bazazain zahar batek bere basetxea animalien babesetxe bihurtzea erabakitzen du.
Babesetxeko lehenengo bizilagunak txakur xelebre bat lepazuri isil bat eta loro mexikar bat dira, baina laster era guztietako animalia bitxiak batuko zaizkie: adarbakar urdin misteriotsu bat, zirko bateko bazapiztiak...
Animaliak zoriontsu bizi dira harrizko etxe zahar hartan, baina hansel eta Gretel, kaiola baten barruan gatibu dauden hamster bi, heltzen direnean gauzak okertzen hasten dira.




ANIXIAREN LIBURUA

Anixiaren etxean liburuz beteriko  gela bat zegoen. Eta behin honela pentsatu zuen: " Txikitzerik banu, liburu baten barruan ezkutatuko nintzateke eta kito". Eta bere indar guztiekin pentsatzen hasi zen, gogoeta hura desio bihurtu arte.






GUTUN LAPURRAK

Lehiotik kaleko eguneroko joan- etorriari begira zegoela, berriro abandonatuta ikusi zuen postariaren orgatxo beilegi. Oraingoan pareko espaloiaren erdian zegoen.
"Ostu egingo dio norbaitek", pentsatu zuen. "Lapur bat etorri, disimulo osoz tira egin eta lasai asko urrundu daiteke, erosketa egitetik datorren bat balitz bezala. errazagorik! Nork esango lioke ezer? Nork pentsatuko luke bera ez dela postaria? Eta gero, etxera iritsi ondoren, lapurra gutunak banan-banan zabaltzen jar daiteke", pentsatzen jarraitu zuen mutikoak, orgatxoa bistarik galdu gabe...


ETA.....

AITONAK, EZ DAKIZU IPUINAK KONTATZEN
HAIN DA TRISTE LA VIE DU TOURISTE
BAZEN BEHIN MARINEL BAT



ETA. 8 URTETIK AURRERA

PINPILINPAUXA GARDENA
UN OVNI EN SANTA MÓNICA
ZU NIREAN NI ZUREAN
AITATXO BALKOIAN DAGO

ANIMA ZAITEZ LIBURUREN BAT IRAKURTZERA, OSO DIBERTIGARRIAK DIRA